Aste Santuko plater tipikoa gure herrian, karakolak saltsan jateko tradizioa, Ostegun Santuan elkarteetan karakolak prestatzea ohitura zen garaikoa da.
Joan den ostegunean, Botarri jatetxeko Txemari Esteban eta Astelena jatetxeko Peio Doyharzabalen eskutik, errezeta tradizional hau prestatzen ikasteko aukera izan genuen, baina lasai parte hartzeko aukera izan ez bazenuten, gaurko artikuluan laburpen txiki bat bait dakarkigu eta lerro hauen amaieran ikastaroaren bideoa ikusi ahal izango baituzue.
Errezeta hau prestatzeko osagai hauek beharko ditugu:
– 250 karakola (8 pertsonentzat)
– Ura
– Erramu-orri bat
– 2 kg. tomate udarekara
– 4 piper berde
– Pikillo pote bat
– 6 baratxuri
– 2 azenario
– Txorizeroaren mamia
– Txorizo mina
– Hirugiharra
– Urdaiazpikoa
– Gindilla minak
Hauek dira barraskiloak saltsan prestatzeko urratsak:
Eta prest egongo da gure errezeta!
Dena den, hemen utziko dizuegu ikastaroaren bideoa, urratsez urrats jarraitu ahal izan dezazuen.