Azoka lagunak - Tolosako Azoka

TOLOSAKO AZOKA

760 urtez ereindakoa
sustraitu eta haziaraziz

Tolosako azoka

Larunbatero-larunbatero egiten den azoka da Tolosakoa, (ia) hutsik egin gabe. Herriaren hauspo eta elkargune, Zerkausian biltzen dira dozenaka herritar, ekoizle eta bisitari. Josefa, Joxe Angel, Amparo, Joakina, Luis, Patxi eta beste askoren, nahiz euren aurretik zeuden guztien eguneroko lanaren emaitza da. Orduak eta orduak lanean, esku, bihotz eta buru, lurrari, baserriari, animaliei eskainiz.

Uzturre, Hernio, Txindoki, Erroizpe, Otsabio edota Ipuliñoren magalean ekoiztutakoak dira ondoren saltzen diren produktu gehienak: urtaroekin batera aldatuz doazen koloreak.

Azoka laguna izatea...
...TOLOSAKO AZOKA babestea da
...goizean goiz barazkiak erosi eta eskuetan ihintza sentitzea da
...ekoizleei “egun on, zer daukazu gaur?” galdetzea da
...azokagileak ematen dizun gazta zatia dastatu eta bueltan irribarre egitea da
...guraso eta aiton-amonen ohiturekin jarraitzea da
...kontsumo jasangarri eta osasungarri baten aldekoa izatea da
...ekonomia zirkularraren buelta osatzea da
...barazkietan agertzen diren bareak naturaren egia direla jakitea da
...Zerkausitik atera eta atzera begira nostalgia eta harrotasuna sentitzea da
...urtaro bakoitzeko koloreak identifikatzea da
Azoka laguna egiten bazara...
  • Tolosako azokaren fidelizazio klubaren parte izango zara. Harpidetza doakoa da.
  • Tolosako Azokaren inguruko informazioa jasoko duzu zure posta elektronikoan.
  • Azokaren enbaxadore izango zara, eta boltsa esklusiboa opari jasoko duzu (lehenengo 1000 pertsonek bakarrik).
  • Garaiko produktuen zerrenda bidaliko dizugu astez aste.
  • Baserritar, sukaldari eta ekoizleen ikastaro esklusiboetan parte hartzeko aukera izango duzu.
  • Errezetak eta ekoizleen inguruko bideo-erreportajeak ikusi ahal izango dituzu.
  • Egin zaitez azoka laguna!

    Jaso Tolosako Azokaren informazioa hilero zure postontzi elektronikoan eta eraman erosketetarako boltsa esklusibo bat opari!

    (Izakinak agortu arte)

    Datuak erabili eta kudeatzeko arduraduna: Tolosako Udala (IFZa: P2007600F / Plaza Zaharra 6, Tolosa).
    Bajan eman zaitezke edozein momentutan, guk bidaliko mezuen azpikaldean topatuko duzun estekan.

    Agenda
    • Abenduak 15

      asteartea

      Ikastaroa*

      Azokatik eguberrietako mahaira

    • Abenduak 17

      osteguna

      Zozketa*

      Azokako otarra

    • Abenduak 21

      astelehena

      Urtaro aldaketa

      Negua

    *Bakarrik azoka-lagunentzat.

    Eskuratu Azoka Lagunen poltsa esklusiboa gurera doan harpidetuta

    Nirea nahi dut!
    Ezagutu, ikasi, zabaldu