Talde bakoitzak bere janaria eramaten zuen, eta arrakasta ikusita, honezkero tradiziozkoa den sagardotegiko menua eratu zuten: bakailao tortila, bakailaoa piperrekin, parrilan egindako txuleta, eta postrerako, gazta, irasagar gozoki eta intxaurrekin. Gaurko artikuluan azken horri erreparatuko diogu, postreari, tradiziozkoa izan arren askoren gustukoa izaten jarraitzen baitu. Tolosako Azokan askotariko gaztak aurki daitezke: ardi gazta (gazta berriak, […]
Hala ere, loraldiak ondo ezagutzeko goruntz ere begiratu beharko genuke; hala nola, frutarbol eta zuhaitzetara. Jakingo zenuke esaten zein koloretakoak diren gaztainondoaren, sagarrondoaren edo limoiondoaren loreak? Zein haritzarenak, edo astigarrarenak? Fokua galdu gabe, itzul gaitezen lore horietan horienera. Mimosak, Acacia Dealbata du izen zientifikoa; baina lore eta hostoen sentikortasunagatik deitzen zaio horrela. Australia eta Tasmanian […]
Otsaila: zer ari gara egiten gure baratza eta soroetan? Batetik, eta urtarrilean hasi ginen modura, gure lur sailak antolatu eta konpontzeko lanetan ari gara. Lurrak ongarritzeko garaia da: simaurra edo luarra, ongarri organikoa zabaltzeko momentua da. Karea edo sutako erabili izan den errautsa ere zabaltzen da maiz lurra ongarritzeko. Ereiteari dagokionez, baratxuria, uraza, kukulua, erremolatxa, […]
Kalea probatzeak merezi du. Antioxidatzaile kopuru handia duen superelikagai bat izateaz gain, burdin, kaltzio eta A, C eta E bitaminen iturri ere bada. Jatorri asiarreko barazkia da, brassica Oleracea du izen zientifikoa, eta honek azaltzen duen bezala, brokoliaren, azaren edota aurreko astean aurkeztu genizuen bi-miaren familia berekoa da. Kale mota ezberdinak aurki ditzakezue Tolosako Azokan, […]
Gauza berriak probatzeko inoiz ez dela berandu esan ohi da, eta horixe izango da gure ekoizleek pentsatzen dutena, noizean behin produktu berriekin harritzen baikaituzte. Tolosako Azokara iristen azken barazkia Bimia izan da, Berrobiko Telleri baserriko Mapiren (Barazki Bizidunak) eskutik. Brokoliaren lehengusu japoniarra, “brokoli hobetua” omen da barazki hau. Zapore zein itxura ederrekoa, bere more kolore […]
Hauek dira hitzaldian aipaturiko 7 galdera azpimarragarrienak: Zein da bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia? Gertuko produktuak kontsumitzeak onura ugari dituztela azpimarratu zuten bi dietista-nutrizionistek. Izan ere, KM0 elikagaiek, inguruko ekonomia sustatzeaz gain, gure ongizatean ere eragin positiboa dute. Gertuko produktua kontsumitzean, garaian-garaikoa kontsumitzen ari garela ziurta dezakegu. Bere heltze une optimoan jasoa dago eta, honi esker, […]
Urte-sasoi honetan etxean egindako zopa beroak dastatzea bezalakorik ez da. Eta haiek prestatzeko milaka errezeta daude, osagaiak konbinatzeko aukera amaigabeak. Izan zopa tradizional edo errezeta berritzaile, denek dute zerbait komunean: barazki eta produktu freskoen erabilera. Hori da gako nagusienetako bat. Galdeiozu Tolosako Azokako edozein ekoizleri: ziur bakoitzak izango dituela bere gomendioak. Gaurko artikuluan, belaunaldiz belaunaldi […]
Landare eta zuhaitz azoka berezia egiteaz gain, urteko lehen hilabetetan ohikoa izaten zen hamabostaldian behin larunbatetan Atadi kalea zuhaitzez josita ikustea. Aurten, ordea, ez da zuhaitzen salerosketarako aukerarik izango covid-19-ak eragindako egoeraren ondorioz, baina bertara gerturatu ohi zen azokagileak harremanetarako bere datuak guztion eskura jarri ditu, zuhaitzen bat erosi nahi izanez gero, aukera izan dezazuen. […]
Erleak dira gure baso eta baratzeei kolore biziak jartzearen arduradun nagusi. Polinizatzaile petoak izanik, eztia egin asmoz polena lore batetik bestera garraiatzen dute, bide batez landareen ugalketa ahalbidetuz. Gainera, prozesu honetan bertan lortzen dute jarraian proposatzen dizkizuegun eta hain preziatuak diren produktuak egiteko lehengai nagusia. Eztia Gaurkoan azalduko ditugun produktuen artean ezagunena da, baita aurkitzen […]
– Kontuz belazeetara sartzerakoan, lehendabizi inguruko baserritarrei galdetu eta baimena eskatu ❄ : Tolosa inguruko lur gehienak jabetza pribatukoak dira, beraz, bertara sartu nahi izanez gero, posible bada, baserritarrei baimena eskatu. -Itxita dauden langak, itxita mantendu, eta ez puskatu ❌. : Animaliak eta bestelakoak belazeetan mantentzeko itxita izaten dira langak, eta irekita utziz gero, animalia […]