Sagarraren aniztasuna da gure altxorra. Ez dago mota bakar bat, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu: batzuek gozoa dute indargune, besteek garratza; batzuk fresko jateko aproposak dira, besteak berriz postreetarako edo zukurako hobeak. Azokan aurkituko dituzun mota nagusiak hauek dira:
Eta horiez gain, gure inguruko baserrietan barietate zaharragoak eta bereziak ere badaude: ez hain ezagunak, baina zapore berezi-bereziak eskaintzen dituztenak. Zalantzarik baduzu, galdetu azokagileei, gustura erantzungo dituzte eta produktuari buruzko xehetasun guztiak!
Urte osoko lanaren emaitza
Azokara udazkenean heltzen badira ere, atzean urte osoko lana dago. Bere garaian, Eceizabarrena baserriko lagunen eskutik, sagarrak sagarrondotik nola sortzen diren ezagutzeko aukera izan genuen: polinizazioa, zaintza lanak, barietateak, uzta… Blogeko artikulu honetan aurki ditzakezu xehetasun guztiak.
Baina, orain, Azokara joatean, ba al dakigu sagarrak behar bezala aukeratzen?
Aukeratzerakoan, begiak eta usaimena dira gure lagunik onenak. Sagar onak begietatik eta usaimenetik ezagutzen dira. Azal sendoa eta kolore bizi-bizia izan behar dute, zimurtu gabeak eta pitzadurarik gabeak. Usain freskoak adierazten du fruitua onenean dagoela. Eta kontuan izan, sagar txikiagoek sarritan zapore indartsuagoa dute.
Behin sagar onak aukeratuta, garrantzitsua da etxean ondo gordetzea, ahalik eta denbora gehien fresko mantentzeko. Sagarrak erraz kontserbatzen dira, baina trikimailu batzuekin are gehiago luzatuko dira:
Sukaldeko klasiko bat
Eta aukeratu eta gorde ondoren, zer? Bada, sagarrak sukaldean ere protagonista dira. Sagarrak etxean erretzea gure sukaldeetako klasikoetako bat da. Blogean ere landu izan dugu gaia, bertan aurkituko dituzu trikimailu eta gomendio praktikoak sagarrak nola prestatu jakiteko. Egun hotzenetan, sagar erreen usainak etxea girotzen du eta giro goxoa sortzen du. Beste postre klasiko bat, berriz, sagar tarta da. Bere garaian ikastaro batean egin genuen, eta blogeko aritukulu honetan aurkituko duzu errezeta pausoz pauso.
Eta oraindik aipatu gabe dugu sagardoa, eta hainbeste gozatzen dugun sagardotegi garaia… Laster izango dugu berriz ere martxan, baina bitartean, goza ditzagun etxean Tolosako Azokan aurkituko ditugun sagar onenak.