– Kontuz belazeetara sartzerakoan, lehendabizi inguruko baserritarrei galdetu eta baimena eskatu โ : Tolosa inguruko lur gehienak jabetza pribatukoak dira, beraz, bertara sartu nahi izanez gero, posible bada, baserritarrei baimena eskatu.
-Itxita dauden langak, itxita mantendu, eta ez puskatu โ. : Animaliak eta bestelakoak belazeetan mantentzeko itxita izaten dira langak, eta irekita utziz gero, animalia horiek alde egin dezakete, horrek dakarren arriskuarekin. Gainera, langa horiek puskatzearekin, baserritarrei galera ekonomiko handiak sortzen zaizkie.
-Oinez igotzen saiatu๐ถ , eta autoz igoz gero, aparkalekuetan utzi, ez bide erdian: Mendiko bide gehienak baserrietako bideak dira, eta autoa bide erdian utziz gero, baserri horietako bideak oztopatzen dira. Autoa zelai batean utziz gero ere hondatu egiten da.
-Belazeetara sartuz gero, saiatu jende pilaketak ekiditen: Covid-19aren ondorioz jarraitu beharreko osasun neurriak mantentzearren, jende pilaketak ekidin.
– Belazeak gorritzea ekidin: Elur askoko eremuak erabili lerarekin irristaka ibiltzeko, belazeak gorritu ez daitezen. Hau da, zelaiak belarrik gabe eta lur hutsean lokaztuta uztea ekiditeko. โ
-Belar bola eta belar metetara igotzea ekidin: Argazki polita dirudiena, arazo bihur liteke, zulatuz gero, barrualdera hezetasuna sartu eta metatua dagoen belarra usteltzen baita. ๐ฑ
-Elurretan jolastu ondoren, zaborra jaso ๐ฎ : Elurretan jolasten ibili ostean, plastiko eta puskatutako lera zatiak jaso, eta belazea txukun utzi.
Denon ardura da gure ingurua zaintzea, joka dezagun arduraz ๐