Nekazaritza ereduen inguruko hausnarketa interesgarri batekin hasi zen ikastaroa. Zein eredu nahi dugu, konbentzionala ala kimiko edo industriala?
Zentzu horretan, biodibertsitatea eta sinbiosia kontutan hartzen duten hiru sistemaren garrantzia aipatu zuen: permakultura, biodinamika eta nekazaritza sintropikoa. Beste egun batean hitz egingo dugu hau guztiaren inguruan, interesgarria baita, zinez.
Lurra zaintzeko argibideak ere eman zizkigun, konpost mota ezberdinak egiteko gakoak, ongarri berdeak, asoziazio eta errotazioaren garrantzia… Eta, gero bai, lore eta landareak zaintzeko eta izurrite eta gaixotasunak ekiditeko etxean bertan egin ditzakegun prestakin batzuk egiten irakatsi zigun.
Landareak indartzeko oso baliagarria da, eta fungizida –onddoen prebentziorako– eta intsektu uxatzailea ere bada. Hiru etapa ditu ongarri hau sortzeko prozesuak:
Landare batek zauriak baditu, adarren bat puskatu zaiolako-edo, lagungarria izango da azeri buztanaren ongarria, zelula birsortzailea baita, fungizida indartsua izateaz gain. Martxotik aurrera, uda amaierara arte barazkiei 15 egunez behin botatzeko aproposa da, iluntzeetan batik bat, onddoei min egiteko. Gainera, bateragarria da asun-ongarriarekin esaterako.
‘Konsuelda Rusa’ bezala ere ezagutua. Bere horretan ere zabaldu daiteke baratzeetan, lurrari ‘jaten’ emateko aproposa baita. Landarea bera landatzea ere lagungarria da, sustrai oso sakonak dituelako eta azpiko nutrienteak kanporatzen dituelako. Ongarri gisa ere erabil daiteke, landareei indartzen laguntzen die. Horretarako, urrats hauek jarraitu:
Baratxuria intsektizida, fungizida eta bakterizida handia da, eta plaga eta gaixotasunak ekiditen laguntzen du. Landareen artean ladatzeko ere aproposa da, asoziazio bikaina egiten baitu zuhaitzekin, tomateekin, azenarioekin, marrubiekin edota babarrunekin. Minda ere egin daiteke:
Tipulak, fungizida eta bakterizida izateaz gain, potasio, kaltzio, burdin eta bitaminekin aberastuko du lurra. Baratxuriaren moduan, asoziazio onak ditu hainbat barazkirekin, hortaz, horien artean landatzeak mesede egiten die: berenjena, kalabazina, eskarola, espinaka, tomatea, azenarioa, erremolatxa, pepinoa, marrubia…
Biak nahastuta ere egin daiteke beste ongarri mota bat.
Baratzerako onuragarriak diren beste ongarri batzuk ere badira. Esate baterako Garoarekin edota Huntzarekin egindako mindak. Garoaren kasuan, potasio emaile handia da, eta izurriteen aurka erabil daiteke, infusionatuta.
Huntzaren kasuan, berriz, jaboi potasikoaren ordez erabil daiteke, intsektizida handia baita, eta horretarako ongarria besteen antzera egingo da, urarekin nahastuz eta fermentatzen utziz. Kasu horretan, disoluzioa %5ekoa izango da.
Badira funtzio hori duten, eta baratze nahiz etxean landatu ditzakegun beste zenbait lore eta landare. Horietako asko, gainera, sukaldean aritzeko baliagarri ere izango zaizkigu. Eta, nola ez, beste askok usain berezia emango diote inguruari. Hona hemen adibide batzuk:
Tagetea, ilena, kaputxina, tanazetoa, ekilorea, konsuelda, zinniak, borraja, milorria, erromeroa, izpilikua, ezkaia, salbia, albahaka, perrexila, menda belarra…