Kalabaza dadoak gazta-kremarekin - Tolosako Azoka

Kalabaza dadoak gazta-kremarekin

#Azoka lagunak #Errezetak
Neguko zapore gozo eta krematsuaren bila bazabiltza, errezeta hau ezin hobea da zuretzat 🧡

Kalabaza, bere goxotasun eta testura leunarekin, gazta freskoaren krematasunarekin konbinatu dugu plater honetan. Osagai sinpleekin egindako errezeta da, baina emaitza sofistikatua lortuz. Gainera, aukera osasuntsua eta nutritiboa da, edozein momentutarako aproposa.

Errezeta honek konbinazio interesgarria eskaintzen du: labean edo air fryer-ean erretako kalabaza, krema moduan aurkeztutako gazta freskoa eta jogurta, eta azken ukitua ematen dioten espeziak eta tomate lehorra. Etxean egiteko erraza izateaz gain, oso moldagarria da: zaporea zure gustura egokitu dezakezu espezia desberdinekin. Orain bai, goazen pausoz pauso prestatzera!

ERREZETA: KALABAZA DADOAK GAZTA-KREMAREKIN

Osagaiak

300 gr kalabaza
Jogurt naturala
80 gr gazta fresko
Gatza
Espeziak: romero, piperbeltza…
Olioa
Tomate lehorra kontserban

ERREZETA PAUSOZ PAUSO:

  1. Moztu kalabaza dado formetan.
  2. Sartu labean 180ºC-ko tenperaturan 25 minutuz, edo nahiago baduzu, air fryer-ean, 160 gradutan, 30 minutuz.
  3. Bitartean, nahastu edo irabiatu gazta eta jogurta, eta sartu nahasketa hozkailuan hozten.
  4. Kalabaza prest dagoenean, jarri saltsa platerean eta gainetik bota kalabaza-dadoak.
  5. Gehitu espeziak eta tomate lehorra.
  6. Amaitzeko, gehitu nahi dituzun espeziak eta olio txorrota bat.

Eta prest! 

Bihar instagramen elkarbanatuko dugu bideoa plater hau prestatzen, bertan ikusi ahal izango duzu dena pausoz pauso. Jarrai gaitzazu sare sozialetan @tolosakoazoka