Gaur Izaskunek Tolosako Babarrunak bere sakramentuekin nola prestatzen dituen erakutsi digu. Plater sinplea baina historiaz betea. Hauek prestatzeko bere amaren errezeta erabiltzen baitu.
Izaskun Ogariagak (1946) – urteak daramatza Izaskungo tabernaren aurrean. Bere amak 23 urte zituela hartu zuen taberna, eta ordutik belaunaldi desberdinak pasa dira bertatik. Gaur egun, Tolosaldeako taberna erreferentea da, bertako sukaldaritza tradizional eta etxeko giroagatik.

Gaur, Izaskunek bere babarrunen sekretua erakutsi digu: Tolosako Babarrunak bere sakramentuekin, bere amaren errezetatik abiatuta.
Osagaiak (6 pertsonentzako):
1 kg Tolosako Babarrun
Aza buru bat
2 tipula buru
3 barazki odolki
1 kg txerri saiheski
1 txorizo
Ibarrako Piparrak (ozpinetan, poto bat).
3 baratxuri buru
Olio birjina
Gatza

1. Babarrunen prestaketa
6 perstonentzat babarrunak prestatzeko lehen pausoa, aurreko egunean babarrunak beratzen jartzea da. Ur kantitatea kalkulatzeko, Izaskunek bere atzekin kalkulatzen du; babarrunen gainetik 4 hatz ingururaoino estaliz.
Hurrengo egunean, tipula buru bat txikitu eta olio gordina gehitu ostean, ur berean irakiten jartzen ditu. Irakiten hasten denean, su bajura jeitsi eta gutxienez 4 orduz sukaldatzen ditu. Ondoren, gatza eta refritoa botatzen die zapore gehiago izan dezaten.
*Gomendioa: Noizbehinka lapikoa astindu, salda loditzeko. Ez erabili koilararik hauek nahasteko, babarrunak hautsi ez daitezen.

2. Sakramentuen prestaketa
Sakramentu guztiak banan bana sukaldatzen ditu, bakoitzak bere zaporea manten dezan.
> Aza:
Aza moztu eta tipula txikitu ostean, egosten jartzen ditu beste lapiko batean gatza eta olio gordina gehituta. Su bajuan ordubetez. Ondoren, gatza eta refritoa botatzen die zapore gehiago izan dezan.
*Gomendioa: Aza ez gorritzeko, ez jarri tapa.

> Odolkia:
Pertsonako odolki erdi bat jartzen du, beraz, 6 pertsonentzako egokiena 3 odolki egostea da. Su bajuan ordubetez.
> Txerri sahieskia:
Ura irakiten jarri eta gatzatzean, saiheskia ordu betez egosten du su bajuan.
> Txorizoa:
Ura irakiten jarri eta 10 minutuz egosten du su altuan.
> Ibarrako piparrak:
Ontziratutako piparrak erabiltzen ditu. Hauek aurkeztean gatza pixka bat gehituta.
Eta prest!
Osagai guztiak prest dituenean, hauek platerean aurkezten ditu. Plater sakon batean babarrunak, eta ondoan, beste plater batean, aza, txerri sahieskia, odolkia eta txorizoa. Beste platertxo batean, piparrak. On egin!

Jarrai gaitzazu sare sozialetan @tolosakoazoka