Espinaka browniea - Tolosako Azoka

Espinaka browniea

#Azoka lagunak #Errezetak
Gozoa ez den brownie bat? Bai! Gainera erraza, goxoa eta zer prestatu ez dakizunean prestatzeko modukoa: hauxe da hilabeteko errezeta, segi irakurtzen espinaka browniea nola egin ikasteko.

Afaltzeko, tupperrean eramateko edo ordu artean mokadutxoak egiteko perfektua da!

Tsss! Sekretu bat kontatuko dizugu: hurrengo egunean airfryerrean/labean berotzen baduzu… Egin berria baino goxoagoa gelditzen da πŸ˜‹

ERREZETA: ESPINAKA BROWNIEA

Osagaiak

300 gr espinaka 
2 tipulin
125 gr irina
Baso bat esne
100 gr feta gazta
100 gr ardi-gazta (birrindua)
3 arrautza
Legami poltsatxo 1

ERREZETA PAUSOZ PAUSO:

  1. Moztu juliana eran tipulinak eta potxatu karamelatu arte.
  2. Gehitu espinaka freskoak eta erregosi. Agian txandaka bota beharko dituzu espinakak, 300 gr gehitu arte.
  3. Bol batean irabiatu arrautzak eta gehitu irina, esnea, legamia, gatza. Ondoren gehitu espinakak eta ondo nahastu. Urrats hau oso garrantzitsua da brownie-a bereziki hezea geratu ez dadin.
  4. Azkenik, gehitu gaztak. Ardi-gazta eta feta. Dena ondo nahastu eta aurrez koipeztatutako laberako egokia den ontzi batera bota. 180ΒΊ-tan dagoen labean sartu 30 minutuz. Labetik ateratzean itxaron minututxo batzuk pixka bat hoztu dadin.

Eta prest! 

Aparteko tip-ak: Nahi duzun irin mota erabil dezakezu, glutenik gabe ere egin nahi baduzu. Egun batetik bestera, airfryerrean/labean berriro ere berotuta, egin berria baino goxoagoa geratzen da!

Jarrai gaitzazu sare sozialetan @tolosakoazoka