Amona azokagilea zuen, aitarekin joaten zen larunbatero azokara, eta inoiz ez zuten hutsik egiten lanean zegoen amari loreak erosteko garaian. Ohitura eta oroitzapen eder horiek eraman zuten bere kabuz ere larunbatero azoka bisitatzera, baina beste arrazoi batzuengatik jarraitzen du plan honekin: bertako produktuak, eta batez ere, bertako ekoizleak.
Familian betidanik izan dugu azokarekiko lotura berezi bat. Nire amona Maria Luisa Segurola azokagilea zen eta beti kontatzen zizkigun azokaren inguruko istorioak, astoan jeisten zenekoa, karretera egin zutenekoa,…
Horrez gain txiki txikitatik larunbatero aitarekin azokara joaten nintzen. Ama lanean izaten zen eta amatxorentzat lore sorta bat erosten genuen. Gogoan dut Zerkausia sarreran txitei begira zenbat ordu pasatzen nituen eta zenbat aldiz erregutzen nion aitari haietako bat etxerako hartzeko. Tamalez, ez nuen inoiz zuloz jositako kaxatxo horietako bat etxera eraman.
Bertakoa bertan erosteko aukera da gehien erakartzen nauena. Azokagileak ereindako produktuak direla jakiteak. Horrez gain, nahiko saltseroa naizela esango nuke, eta azokagileekin berriketan aritzea ere oso gustoko dut.
Berdura plazan kokatzen diren Iguategi Baserriko Esthertxori beti egiten diot bixita, barazkiak, babarrun txuria, arrautzak,… aste osorako produktuak erostea gustatzen zait bertan.
Abuztu amaierako tomatea da gehien miresten dudana, duen zaporearengatik. Ziurrenik udarako janka guztien ostean, etxeko goxoan garbi jateko gogoak ere izango du eragina.
Esnatu eta txakurra paseatzearekin batera bueltaxka bat egiten dut azokatik 8:00ak aldean. Etxera bueltan gosaldu eta frigorifikoan zer dudan ikusi ondoren, erosketa egitera jeisten naiz. 11.00k aldean bukatzen dut eta ondoren hamaiketakorako pintxo eder bat.
Orbela Tabernako kokotxa pintxoa. Eguzkia sartzen da eguerdi partean Tolosako Alde Zaharreko Arostegieta kalean, eta beti da momentu polita. Ez dut ezagutzen herririk Tolosa bezain besteko girorik duenik, larunbat goiz batean. Arrazoi batengatik ez bada, bestearengatik izango da, baina ziur txaranga edota musika entzungo dituzula kaletik. Ekitaldi-faktoria bat da gure herria. Laister itzuliko da bizia Tolosara!
Orientar estilora, barazkiz eta haragiz beteriko kuiatxoak prestatzea gustoko dut. Kuiatxoaz gain beste barazki askorekin egin daiteke errezeta hau, piperrak, alberjinia,… ondorengo pausoak jarraitu behar dira errezeta egiteko:
Azokan eros dezatela eta azoka babestu dezatela. Oso ohituta gaude azoka bertan izateaz eta batzutan dugun altxorra ez dugu apreziatzen. Azokak atzetik izugarrizko lana du, baratzetan, baserrietan, muntaian,… eta erosleak falta bagara, guzti honek ez du etorkizunik izango. Beraz euts diezaiogun azokari eta disfrutatu dezagun dugun altxorraz.