Zuri ere gertatu zaizu? Azokara bisita egin, eta zure poltsa bertako fruta, barazki edo bestelako produktu onenekin betetzen duzu… eta bi egun geroago marrubiak bigunak daude, gaztak lizuna du eta ogia harria baino gogorragoa aurkitzen duzu.
Beroa estutzen hasi den honetan, Azokan erosten duzuna ondo kontserbatzea ez da ideia ona bakarrik, beharra baizik. Horregatik, prestatu dugun artikulu honekin ikusiko duzu zenbait aholku jarraituz produktuak modurik freskoenean gorde ditzakezula, hauen zapore guztiaz gozatzeko.
Frutak:
Tomateak: Ez gorde hozkailuan. Beroak estutu arren, hotzak zaporea hiltzen die eta irineztatu egiten ditu. Utzi aireztatuta dagoen leku fresko batean, eta beste fruta batzuetatik bereizita, behar baino lehen pasa ez daitezen.
Marrubiak: Hauek bai, hotza behar dute. Sartu hozkailuan etxera iritsi bezain laster, garbitu gabe. Jaterako garaian, ondo garbitu. Udan gau batean kanpoan uzten badituzu, seguruenik ez dira hurrengo egunera ondo iritsiko.
Barazkiak:
Letxuga: Ondo garbitu eta lehortu, gorde aurretik. Sukaldeko paperarekin poltsa zulatu edo tupper baten barruan biltzea da sekretua. Heze uzten badituzu, beroarekin ordutan zimeltzen dira.
Azenarioak: Gorde hozkailuan, hostorik gabe eta poltsa itxirik gabe. Plastikozko poltsa itxi batean uzten badituzu, bigunduta bukatuko dute.
Gazta:
Gazta ondua: Bildu paperean, plastikorik gabe. Gorde hozkailuaren erdialdean. Udan, aireztatu gabe uzten baduzu, lizuna segituan agertzen da.
Gazta freskoa: Beti hotzean eta ondo itxita. Erosi ondoren eguna kanpoan pasa behar baduzu, eraman poltsa termiko bat. Gazta freskoak ez du beroa barkatzen.
Ogia:
Eguneko ogia: Ez plastikorik ez hozkailurik. Gorde ogia oihalezko poltsa batean eta leku lehor batean. Udan, lizuna bi egunetan bakarrik ager daiteke plastikozko poltsan uzten baduzu.
Hainbat egunetarako ogia: Moztu eta izoztu xerratan. Horrela, behar duzuna ateratzen duzu, eta zuzenean txigortu dezakezu. Izoztea da udan ogi ona kontserbatzeko modurik seguruena.
Babestu beharreko beste hainbat produktu:
Arrautzak: Garbitu ez badira, hozkailutik kanpo egon daitezke, baina kontuz: etxean 25°C baino gehiago edukita, hobe hozkailuan sartzea.
Etxeko kontserbak eta marmeladak: Behin irekita, beti hozkailuan. Koilara garbiak erabili, eta ondo itxi ontzi bakoitza. Beroarekin, nahikoa da deskuidu txiki bat produktu hauek hondatzeko.
Udak, zure hozkailua, zure erosketak eta zure ohiturak proban jartzen ditu. Baina Azokako onenaz gozatzeko garairik onena ere bada. Fruta gozoa, kolorez betetako barazkiak, gazta zaporetsuak eta artisau-ogia aurki ditzakezu garai honetan, hain zuzen ere.
Jaki bakoitzak ondo kontserbatzen baldin badakizu, jaki onenez gozatzeko garairik onena da hau. Gure aholkuak bete berehala, eta segituan ikusiko duzu aldea.