Perretxikoak naturaren oparia dira, gutizia, gure sukaldeetan funtsezkoak: baina kontuz ibili behar da! Ez du balio edozein tokitara (eta edozein modutara) guztia biltzera ateratzea. Ezinbestekoak dira oinetako onak eta jantzi onak. Badakigu goizean goizeko freskoa zer den... Eta guk, makila bat eramatea gomendatzen dugu.
Beti norbaitekin ateratzea komeni da (norbaiti nora goazen esatea ere bai), onddoak aurkitzen ditugun leku zehatzak ezkutuan gordetzea gustatzen zaigun arren; eta ahal den guztietan, basora sartzen garenean bidearen erreferentziak hartzea komeni da (GPS bat eramatea ez da ideia txarra!). Garrantzitsua da, halaber, gorantz begiratzea; izan ere, onddo gehiago topatuko dituzu pagadi eta pinudien artean.
Hauek biltzera animatu aurretik, onddoa edo perretxikoa hezetasunaren eraginez hazten dela jakin behar da; materia organikoz elikatzen dira, eta lurrazalera ateratzen direnean esporak zabaltzen hasten dira. Espora hauek beste onddo bat sortzen hasiko dira baldintzak onak badira. Egin klik hemen onddoak nola hazten diren ikusteko (time-lapsea barne!).
Biltzaile onak arrastorik ez duela uzten esan ohi da: hemen gomendio batzuk basora irten aurretik!
Onddoak eta perretxikoak interesatzen bazaizkizu, zorioneko zaude; izan ere, Aranzadiko Mikologia Saileko profesionalekin irteera bat antolatu dugu urriaren 23rako. Bertan perretxikoak eta onddoak bilatuko dituzue Tolosaldeko basoren batean, eta haietaz ikasiko duzue. Irteera Azoka Lagunentzako esklusiboa da (hemen harpidetu zaitezke), eta izena eman nahi duenak mezu elektroniko bat bidali beharko du lagunak@tolosakoazoka.eus helbidera. Plazak mugatuak dira.