Jauregi-berri baserrian udare marmelada egiten - Tolosako Azoka

Jauregi-berri baserrian udare marmelada egiten

#Azoka lagunak #Ikastaroak
Mari Carmen Iradi Tolosako babarrunengatik ezaguna bada ere, bere egunerokotasunean fruitu desberdinak ere zaintzen ditu. Azken ikastarorako bideo bat prestatu dugu baserritarrak bizitza guztian zehar jarraitutako errezeta bat erakutsiz.

Jauregi-berri baserriko ateak zabalduta, Mari Carmenek mimo handiz zaintzen dituen udareondoak aurkeztu dizkigu. Berak, betidanik izan ditu fruta-arbolak etxean eta badaki hauek izatearen garrantzia.

Askotan, gordinik jan baino nahiago izaten du zuhaitzetako fruiturik helduenak bildu eta errezeta gozo bat sukaldatzea, adibidez, familia guztiak gustoko duen marmelada goxo-goxo bat prestatuz.

Fruta bat edo beste erabiltzen du garaiaren arabera: orain, udazkenean sartzen ari garela, udarea aprobetxatuko duen moduan.

Ikastaro honekin, gure etxeko zuhaixkak edota produktuei etekin gehiago nola atera ikasiko dugu. Horretarako, Mari Carmenek erabiltzen dituen sekretutxoak kontatu dizkigu. 

Hasteko, beharrezko materialen inguruan arituko gara (osagai eta bestelako ontziak) eta ondoren errezetarekin hasiko gara: fruta zuhaitzetik hartu eta marmelada botilatu arte! Azkenik, fruitu hauek nola zaindu ere azalduko digu.

*Aipatzekoa da, udarearekin egin duen arren, fruta guztiekin egiteko errezeta dela.

Dastaketarako momentua

Online ikastaroa denez, edozein momentutan ikusi eta nahi den guztietan erreproduzitzeko aukera ematen du. Beraz, aprobetxatu, kozinatu eta gozatu zapozeaz! 

Eta badakizu, gure hileroko ikastaro eta bisita gidatuetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Azoka Laguna eta irakurri gure osteguneroko newsletterra.