Kosmetika naturaleko tailerra egin dugu Osabi laborategi naturalarekin elkarlanean. Hortzetako pasta, ezpainetakoa eta bainu bonbak egin dituzte parte hartzaile gazteek, eta hurrengo argibideak jarraituta, zuk ere egiteko aukera izango duzu.
Osagaiak:
Nola egin:
Lehenengo, salbia eta ezkai infusioa egin eta hozten utzi behar da. Jarraian, jogurt potean nahasiko ditugu buztin zuria, bikarbonatoa eta gatza. Nahasketa horri gehituko diogu, pixkanaka, infusioa. Pasta homogeneoa lortzean, ontzi batean sartu, tapa jarri eta etiketatu egingo dugu.
Osagaiak:
Nola egin:
Hasteko, kalendula olioa, kakao gantza eta argizaria pisatu behar dira. Neurriak ondo hartu eta bainu marian edukiko ditugu argizaria eta kakao gantza urtu arte. Ozten utziko ditugu olio esentzialak gehitu aurretik. Gogortu baino lehen, ontzietan sartu eta etiketatu egingo ditugu.
Osagaiak (bi pertsonarentzako):
Nola egin:
Bainu bonba egiteko lehen pausoa azido zitrikoa, bikarbonatoa eta maicena pisatu eta nahastea izango da. Gero, olo estraktoa, gatza eta olioa gehitu dizkiogu, dena nahasten dugun bitartean. Azkenik, olio esentzialak eta kolorantea gehitu eta berriro nahastuko dugu.
Nahasketa itsaskor dagoenean, pixkanaka, forma borobila emango diegu. Plastikoarekin babestuta, arrautza kartoietan jarriko dugu eta lehortzen utzi 24 orduz, gogortu arte.