Urte-sasoi honetan etxean egindako zopa beroak dastatzea bezalakorik ez da. Eta haiek prestatzeko milaka errezeta daude, osagaiak konbinatzeko aukera amaigabeak.
Izan zopa tradizional edo errezeta berritzaile, denek dute zerbait komunean: barazki eta produktu freskoen erabilera. Hori da gako nagusienetako bat. Galdeiozu Tolosako Azokako edozein ekoizleri: ziur bakoitzak izango dituela bere gomendioak.
Gaurko artikuluan, belaunaldiz belaunaldi ia aldaketarik gabe mantendu diren zopa klasikoenen errezetak bildu ditugu, errezeta sinpleenek ere emaitza oso goxoa izan dezaketela frogatzeko.
Bere horretan jaki goxoa izateaz gain, haragi-salda gure zopak prestatzeko osagai nagusienetako bat da, eta arrozak, saltsak edo gisatuak egiteko ere balioko digu.
Barazki salda on bat egiteko, ezinbestekoa da mota askotako barazkiak gehitzea, zapore bizia eta goxoa emango baitiote.
Osagaiak:
– Txahal / oilasko haragia, kg. erdi.
– Ukondo / urdaiazpiko hezur 1
– 2 porru
– 2 azenario
– Tipula 1
– 2 koilarakada oliba-olio
– 3 litro ur
– Perrexil frexkoa
– Gatza
Elaborazioa:
Oso erraza da! Prest izango dugu gure haragi-salda, bere horretan hartzeko edo beste errezeta batzuetan erabiltzeko.
Osagaiak (4 perts.):
– 8 baratxuri
– 8 ogi xerra | Zopako ogia
– 2 litro salda/ur
– 4 koilarakada oliba-olio
– 4 arrautza
– Gatza
Elaborazioa:
Eta prest! Gure baratxuri zopa prest izango dugu horrela. Oso goxoa da, hamaiketako eta afaritarako aproposa.
Osagaiak (4 perts.):
– 3 porru handi
– 2 patata ertain
– Tipulin 1
– 3 azenario ertain
– 1,5 litro salda / ur
– 3 koilarakada oliba-olio
– Gatza
Elaborazioa:
Eta listo! Prest izango dugu gure porrusalda, zaporetsua bezain elikagarria.
Osagaiak:
– 3 tipula
– Ogi erdia
– 1,5 litro oilo-salda
– 50 gramo gazta birrindu
– Baratxuri 1
– Oliba-olioa
-Gatza
-Perrexila
Elaborazioa:
Eta prest izango dugu prestatu dezakegun zopa gozoenetako bat!
Gogoratu gainera, errezeta hauek kozinatzeko osagai fresko guztiak Tolosako Azokan eros ditzakezuela.