Berdura plazan, zure baratzean landatzeko moduko kimu, landare eta haziak topatuko dituzu. Baina zer landatu urrian? Ikusi zerrenda artikuluaren amaieran.
Urrian erein eta landatu beharrekoak
Asko dira Urrian landatu eta erein beharreko fruitu eta barazkiak, hona hemen adibide batzuk:
Beste batzuk, aldiz, iristear dagoen hotzari aurre egiteko ahulagoak dira, eta berotegietan erein eta landatzea komeni da. Hona hemen adibide batzuk:
Uztaren amaiera, abiapuntu
Udazkenarekin batera uzta berriak landatzeko garaia dator, baina baita uzta askoren amaiera ere, eta hauek utzitako hondakinak etxean luarra egiteko erabil daitezke.
Baratzetik kendutako belarrak, babarrun lekak, aza-kirtenak, jateko baliagarri ez diran fruituak⦠zati txikietan zatitu eta luar-pilara bota, lehendik zegoen luarrarekin nahastuz. Neguan suteltzen utziz gero, udaberrirako gure baratzeetan zabaltzeko ongarri aparta izango dugu.
Baina kontuz! Ez bota usteldutako fruituak luarraren pilara, gaitzen bat dutenaren seinale izan baitaiteke eta gure luarra gaixotu baitezakete.