Sendabelarrak sendagai gisa erabiltzen diren landareak dira, normalean gaixotasun, min edo ondoezen sintomak arintzeko erabiltzen direnak. Landare bakoitzak arazo desberdinei aurre egiteko balio dute eta horren inguruan autoezagutzaren inguruko hausnarketa interesgarri batekin eman zion honi hasiera: Nahikoa ezagutzen duzu zure gorputza?
Hilekoaren bitartez emakume batek bere gorputzaren egoera ikusi dezakeela kontatzen zigun Ainitzek. Hortaz, norbera ezagutzea eta honen garrantzia azpimarratu zigun behin-eta-berriro. Hori ondo ulertuta, zein sendabelarrek lagundu diezagukeen jakitea errazagoa izango delako.
Sendabelar infusioak egiteko, eta landare lehor pote bat erabiltzen baduzu, gehien erabiltzen den proportzioa honakoa da: landare lehor koilaratxo bat, 50 mililitro ur bakoitzeko.
Antiinflamatorioa da, baita espasmo edo uzkurduren aurkakoa ere flabonoideei esker, digestiboa, zikatrizantea eta emenagogoa. Landare hau erabili odol jario handia botatzen edota ziklo irregularrak badituzu.
Loretxoak flabonoideak, karotenoideak, azido fenolikoa, azido salizilikoak… dituzte eta espasmo, koliko, hileroko min, digestio txar…minetarako oso lagungarria suertatzen da landare hau. Honako hau aukeratuko da inflamazioa dela eta mina sortzen denean.
Osaera kimiko konplexua dute, izaera terpenikoko metabolito ugarirekin. Estrogenikoa, antiespasmodikoa eta lasaigarria da. Emakumearen landarea deitzen zaio normalean, hilekoaren zikloaren eta menopausiaren sintomak arintzen dituelako, batez ere etapa honetan hain bereizgarriak diren beroaldirekin. Salbiaz baliatuko gara gorputzeko tenperatura gorabeheratsuei aurre egiteko.