Uda iristearekin batera, eta, beraz, udako fruta eta barazkien sasoiarekin, ohikoa da Tolosako Azokan egiten ditugun erosketetan barazki gehiegi erostea, eta ondoren horiek guztiak kontsumitzeko gai ez izatea. Oporretara joateko zortea baduzue ere, ziurrenik, hozkailua hustu nahiko duzue irten aurretik: ba ez bota ezer, eta aprobetxatu errezeta hau zure bidaira eramateko!
Tolosako Azoka Lagunak elkartean elikagaiak alferrik galtzearen aurka gaude, eta horregatik, bai gaurko artikuluan bai datozen asteetan iritsiko diren zenbait artikulutan ere elikagai horiek guztiak aprobetxatzeko hainbat aukera proposatuko dizkizuegu.
Gaurkoan, soberan dituzuen barazkiekin quiche bat prestatzea proposatuko dizuegu. Frantzian ohikoa den plater honek irtenbide ezin hobea proposatzen du haiekin zer egin ez dakigun elikagai guztiak aprobetxatzeko; barazkiak, haragia eta arraina onartzen baititu osagaien artean. Arrautzak, esnea eta esne-gaina edo irina bezalako hidratoak ere errezeta honen osagai nagusiak dira, eta, beraz, oso errezeta interesgarria da.
Oharra: guk hozkailuan genituen barazkiak erabili ditugu, baina EDOZER gehitu diezaiokezu!
Orea egiteko (egina erosi daiteke, baina etxean egitea gomendatzen dizuegu):
Betegarria egiteko:
Orea egiteko:
Betegarria egiteko:
Labera sartu aurretik:
ON EGIN!