Nola bereiztu Tolosako Babarruna? - Tolosako Azoka

Nola bereiztu Tolosako Babarruna?

#Azoka lagunak
Egunotan Tolosako Azokara hurbiltzen bazara jabetuko zara: babarrun garaia da!

Aurten ez dugu oso uzta handia jaso (lehengo urtean jaso genuenaren erdia-edo), baina oso kalitate onekoa dela ziurtatu dezakegu.

Maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran hasi ziren nekazari batzuk Perla Beltzaren lehen haziak soroetan ereiten, eta hala kontatu genizuen blogean (egin klik hemen irakurtzeko). Irailean, berriz, ereindako hori biltzeko garaia iritsi zitzaion askori!

Klimak eta ereiteko datek zerikusi handia dute prozesu honetan. Halaxe kontatu ziguten behintzat artikulo honetan: gure produktu izarra landatzeko moduak zerikusi handia du azken kalitatean; izan ere, trikimailu bakoitzak garrantzia du. Egin klik hemen gure perla beltza nola ereiten den, nola biltzen den eta bildu ondoren jarraitzen duen prozesua ikusteko!

Hori bai, Tolosako babarrunaz gain beste hainbat barietate ere iristen zaizkigu Euskal Herrira (gure azokan Tolosako babarruna da nagusi! Baina beste saltoki eta supermerkatuez ari gara).

Zer begiratu behar dugu Tolosako Babarruna dela bereizteko?

Eta azkenik: behin Tolosako Azokara larunbatean bisita egin eta Tolosako Babarrunak erosita…

Nola prestatzen dira Tolosako Babarrunak?

Egin klik irudiaren gainean errezeta ikusteko! 👇🏼