Izan ere, egun hauetako eguraldia ez da egonkorra oraindik. Landaketa hauek apirila amaieran hastea gomendatu ziguten, besteak beste, Arregi Floristas-eko kideek pasa den astean Azoka Lagunentzat egindako ikastaroan. Aurten labanda eta hortentsien urtea izango dela ziurtatu digute!
Etortzerik izan ez bazenuen, artikulu honetan bildu ditugu loreak etxean landatu eta apaintzeko 10 gomendio:
2. Urtero lurra pixka bat berritzea gomendatzen da: aurrekoa harrotu, eta lur berria sartu.
3. Lorontzia hondoraino bete behar da, sustraiak lurra izan dezan. Bestela, haizea sartu eta lehortu egingo dira.
4. Ez da beharrezkoa lorontzi azpian drenatzeko harriak jartzea, lorontziak zuloak izanez gero.
5. Ez bete lorontzia goraino, bestela urak gainezka egingo du eta ez du ondo xurgatuko. (Gogoratu beharrezkoa denean bakarrik ureztatzea)
6. Ez prentsatu asko lurra lorontzian.
7. Landatzeko garai onena apirila amaiera edo maiatza izango da. Lehenago eginez gero landareak gaixotzeko aukera gehiago dago.
8. Ez dadila ura azpiko platerean estankatu, sustraiak usteldu egin daitezke eta.
9. Kimatzeko momenturik onena negua da, azarotik otsailera. Loratzen hasten direnean ez hegalik moztu!
10. Loraldia indartsua izateko ongarritzea komeni da. Era askotako ongarriak topatuko dituzu:
Eta zuk, baduzu loreak landatzeko garaian trikimailu edo gomendiorik? Kontaiguzu!