Babarruna udan ereiten den landarea da, lurraren beroa aprobetxatuz eta normalean, artoarekin batera landatzen da, biek bestearen ezaugarriak baliatzen baitituzte. Alde batetik, babarrunaren sustraiak artoarentzat onuragarria den nitrogenoa isurtzen dutelako, eta beste aldetik, babarrunaren landarea artoak eskaintzen dion itzalaz baliatzen da ale finago bat lortzeko.
Jaso ondoren, zer prozesu jarraitzen du Tolosako Babarrunak?
Babarruna askotan hezean biltzen den lekalea da; horregatik, garrantzitsua da leku fresko eta lehor batean lehortzea kalitatezko babarrun bat lortu nahi bada. Ondoren, babarrun aukeraketa bat egiten da (ziurtagiria babarrunak estetikoki perfektuak direnean lortzen da, baina horrek ez du esan nahi babarrun itsusiagoak izanagatik, ez direnik besteak bezain goxoak egongo). Batzuek prozesuari amaiera emateko produktua izozten dute, edozein motatako zomorroak saihesteko.
Normalena, Tolosako Babarrunak hilabete batzuk aurrerago ikustea da, sakramentuekin hotzari aurre egiteko “sinbolotzat” baititugu; baina orain, hasierako unean, babarruna samurrago eta delikatuago agertzen da, eta arinago kozinatu daiteke!
Prozesua amaitu ondoren, prest dago gure produktu nagusiena – Perla Beltza – Tolosako Azokan saltzeko eta gu guztion etxeetan sartzeko.
Eta zer da Tolosako Babarrunaren onena?
Tolosako Babarrunen onena, lagunartean disfrutatzea da! Nahiz eta oraindik uzta guztia biltzeko denbora bat beharko den, lanak aurreratzen joateko Tolosako Babarrunen errezeta uzten dizuegu, jendea gonbidatzeko planak egiten joan zaitezen!