Ilarrak urdaiazpikoarekin, udaberriko gazi-gozoa platerera - Tolosako Azoka

Ilarrak urdaiazpikoarekin, udaberriko gazi-gozoa platerera

#Errezetak
Udaberriko eskaintza zabalaren artean, aukera batzuk argi daude: sasoiko ilarrak. Hainbat barietate eta tamainakoak dituzu eskura gure azokan, edozein mahai alaitzeko apartak.

Arrautzekin, zizekin, patata berriekin edo horiekin guztiekin konbinatuta gozatzeko moduko platera osa genezake, edo hilabete honetako errezetak proposatu bezala, udaiazpikoarekin.

Errezeta osasuntsu eta erraz hau prestatzeko, ordu erdi besterik ez duzu beharko. Osagaiak, gainera, eskuratzen errazak dira oso. Urdaiazpikoaren gaziak eta ilarren gozotasunak kontraste bikaineko otordua osatuko dute.

Errezeta: ilarrak urdaiazpikoarekin

Osagaiak

400 g. ilar
200 g. urdaiazpiko
2 baratxuri ale
Tipula 1
Piperrauts koilarakada 1
Gatza
Piperbeltza
Piper hautsa
Oliba-olioa

Jarraibideak

  1. Lehenik era behin, eltze batean ur ugari jarri egosten, gatz pixka bat gehituta. Irakiten hasten denean, ilarrak gehitu eta 10-15 minutuz utzi egosten.
  2. Denbora hori igarotakoan, ilarrei ura kendu, baina edalontzi batean gordeta utzi, geroago erabiliko baitugu.
  3. Jarraian, olio txorrotada batekin busti zartagina eta su bizian jarri. Bero dagoenean, gehitu ondo txikitutako baratxuri aleak eta sua leundu pare bat minutuz.
  4. Txikitu tipula eta gehitu zartaginera. Gatza eta piperbeltza bota, nahieran, eta 10 bat minutuz su leunean mantendu, maiz mugitu bitartean.
  5. Urdaiazpikoa zati txikitan moztu eta gehitu zartaginera. Bost bat minutuz izan sutan, gutxi gorabehera.
  6. Piperrautsaren koilarakada gehitu eta hori egin bezain pronto zartagina sutik kendu.
  7. Gordetako ura gehitu, nahieran, nahi den saltsa kopuruaren arabera: saltsa gehiago nahi bada, ur asko bota; gutxiago nahi bada, apur bat nahikoa izango da.
  8. Nahastu minutu pare bat gehiagoz eta… gozatu!