Izan ere, nork ez du atsegin, udazken-negu giro bete-betean, Tolosako Babarrunekin batera Ibarrako Piparrak ere dastatzea? Edo gildan! Horretarako, ordea, lanak aurreratu behar.
Horretan dihardute asteotan Ibar-Lur Kooperatiban. 90ko hamarkadan sortu zuten herriko bost baserrik, tartean Tolosako Azokara etortzen diren Montes eta Iguategik.
Josu Ozaitak Ibarrako Piparrari buruz idatzi duen liburuan irakurri dugunez, kooperatibaren lehen urtean 5.000 poto egin zituzten; garai onenetan 150.000 egitera iritsi dira elkarlanean.
Kontserbak egiteko eskulana nahitaezkoa da: altuerari eta formari erreparatu, eta potoetan sartzeko egokiak diren piparrak banan-banan aukeratzen baitira. Gero, txukun-txukun ozpinetan sartzen dira, ongi iraun dezaten.
Aukeratzen ez direnak, noski, orduan jateko aprobetxatzen dira, nahieran: frijituta, fresko, saltsaren bat eginez…
Nola egin Ibarrako Piparren kontserbak etxean?
Azokan pipar freskoak erosi eta kontserbak etxean egitea ere erraza da. Animatu urrats hauek jarraituz negurako piparrak gordetzera!
Osagaiak:
Jarraibideak: