Azkenaldian gure herriko edota inguruko herriren bateko baratzeren baten inguruan buelta bat eman ahal izan duenak, piparrak gorritzen ikusteko aukera izan du, beharbada.
Arraroa izan liteke normalean berdeak daudenean kontsumitzen diren piparrak gorri ikustea, baina honek badu bere arrazoia.
Datorren urterako pipar landareak lortu ahal izateko egiten da hau. Piparrak baratzean heltzen utzi ondoren, jaso eta denbora batez lehortzen uzten dira.
Pipar horiek lehortzean, aletu eta barnealdeko haziak kentzen zaizkie. Hazi horiek datorren urteko martxo inguruan ereingo dira pipar landareak hazteko. Eskuz egindako prozesua izan da denbora luzez, baina gaur egun badira prozesu hau egiteko makinak.
Azken urteotan bada Ibarrako piparrekin pipar hautsa egin duenik. Horretarako ere piparrak gorritzen utzi behar dira landarean, gero, lehortu eta xehetzeko.
Aukera mordoa eskaintzen ditu Ibarrako piparrak; ez al da hala?