Gure inguruko zuhaitzak ezagutzeko gida erraza - Tolosako Azoka

Gure inguruko zuhaitzak ezagutzeko gida erraza

#Azoka lagunak
Basoak sakratutzat izan ditugu historikoki, istorio, erritu eta jakituria iturri. Haritzak, arteak, pagoak, haltzak eta lizarrak izan dira protagonista nagusiak, baina ez bakarrak.

Zuhaitzoz gain, zuhaixka eta sasiek ere osatzen dituzte gure inguruko basoak. Gaur egun ia ezezagunak zaizku horietako asko eta asko, eta hori konpontzera gatoz.

Nola jakin inguruan duzuna zein den? Lasai, erraz azalduko dizugu eta. Gipuzkoa baso naturaleko gunea da. Lurrik hezeenetan haltzadia nagusitzen da, eta lehorrenean, ameztia eta artadia.

Non zauden jakiteko, inguruan duzuna zer den asmatzeko, zenbait faktorek lagun ziatzakete: ibaia gertu edo urruti dago? Nolakoak dira zuhaitzik helduenak? Ze testura daukate enborrek? Eta hostoek? Ze forma?

Hona hemen gure inguruko parajeetan ohikoenak ditugunetako batzuk: 

1. Haritza

Haritzek dibertsitate handieneko basoak sortzen dituzte gurean. Hosto erorkorreko zuhaitza sa da, hosto sinple eta gingildunak dituena. Hosto horiek hertz leunekoak dira eta ez dute ilerik. Haritza apiriletik maiatzera loratzen da eta urte askoz bizi da.

2. Gaztainondoa

Haritza bezala, hariztietan maiz topatzen dugu gaztainondoa, batez ere ustiatzeko asko landatu delako gurean. Forma bihurria hartzen zuten zuhaitzek askotan, eta hostoak, sinpleak eta handiak ditu, luzangak. Bere fruitua, gaztaina, mokotsetan bilduta agertzen da udazkenean.

3. Lizarra

Hosto konposatuko zuhaitza da lizarra: hoxtozkaz osatutako hostokoa, beraz. Puntan amaitzen dira hostoxkak ertz zerradunekoak dira. Azpialdean ileak izaten dituzte, hostoxken nerbioen inguruan. 

4. Pagoa

Pagadietako protagonistak dira pagoak. Hostoak sinpleak eta obatuak dira, uhindunak maiz, eta gazteenek, gainera, ile argiak dituzte ertzean. Ematen duen fruituak pagatxa du izena. Zuhaitz handiak izaten dira, itzal handia ematen dutelarik, eta pagadietan, zora orbelez estalita egoten da. Egurra erabiltzeko erabili ohi izan dira pagoak, eraikuntza edo itsasogintzarako, adibidez. Pagoak -edo pagadiak, hobeto esanda- botatzean, belardiak sortzen dira, eta gero, modu naturalean, pagadirako bilakaera hasten du lurrak atzera. 

5. Intsusa

Erreka ertzetatik gertu, lur fresko eta hezeetan, haltzadietan, maiz, agertzen da intsusa. Zuhaixka hosto-erorkorra da, fruitu beltza edo gorria ematen duena. Hostoak konposatuak dira eta hostoxkak obatuak eta forma eliptikokoak. Ertza irregularra eta zerratua daukate. Loreak sortatan agertzen dira, eta tamaina oso txikia daukate. 

6. Sahatsa

Zuhaitz ga, salix familiakoa, gune hezeetan hazten da. Adar nahiko malguak dituzte, eta hostoak, orokorrean erorkorrak, forma anitzekoak izan daitezke: borobilak, eliptikoak zein obalatuak, hosto-ertz horzdun edo zerradunak. Sahats batzuen adarrak zuntz gisa erabiltzen dira otarreak, altzariak eta beste gai batzuk egiteko.