Larunbatean ospatuko da Gabonetako Azoka berezia, bi espaziotan banatuta: Plaza Zaharrean eta Alondegian.
Ohikoa baino postu gutxiagorekin ospatuko da aurten Gabonetako Azoka berezia, osasun egoerak baldintzatuta. Jende pilaketak ekiditearren, eta distantziak mantentzeko adina leku egon dadin, elikagai postuak baino ez dira izango aurten.
Larunbateroko azokako postuez gain, beste bi lekutan ere izango dira postuak: zortzi Plaza Zaharrean, eta beste 26 Alondegian.
Postu guztiak elikagaiei dagozkienak izango dira: gozo eta turroiak, hestebeteak, kontserbak, pateak, gaztak… orotariko jakiak dastatu eta erosi ahal izango dira larunbatean.
Gogoan izan, hurrengo bi larunbatak –abenduak 25 eta urtarrilak 1– jai egunak direnez, ez dela Azokarik izango, eta horren ordez, ostiral goizean egingo dela Azoka. Beraz, aurreratu larunbateroko zita ostiralera eta zatoz zure erosketa-zerrenda prest daukazula!
Zu ikusteko desiatzen topatuko gaituzu 😊