Balerdipeko Erleak-eko lagunekin elkarlanean, ikastaroa egin genuen argizari kandelak egin eta ezti dastaketa gidatuaz gozatzeko. Bertan, eztiaren, erleen eta, orokorrean, erlezaintzari loturiko zenbait kuriositate ikasteko aukera izan genuen.
Bitxikeria horiek guztiak batu eta hona ekarri ditugu, seguru aski, ezagutuko ez dituzu eta eztiari loturiko datuok.
1. Zeren araberakoa da eztiaren kolorea?
Eztiaren kolorea nektar iturriaren araberakoa izaten da. Erleak nektarra biltzeko erabilitako kolorearen arabera, argiagoa, txurixkagoa, edo hori kolore ilunagoa izango du, gorrixka edo marroia izatera heldu arte.
Nektarra loreetan aurkitzen den likido gozo bat da, eta polinizazioa egiten duten animaliak erakartzeko erabiltzen da.
Udaberriko loreekin egindako eztiek, akazia lorearekin, adibidez, kolore argiagoa dute. Udaberriak aurrera egin ahala, eta sasoiko loreak ere aldatuz doazen heinean, eztiak ilundu egin ohi dira. Gaztainarena gorrixkagoa da, eta txilar-eztiak ere kolore gorrixka du, baina ilunagoa. Irailerako heltzen da haritzarena, eta ilunenen artean kokatzen da horregatik.
2. Polen bilketaren nondik norakoak
Polena erleak berak loretan biltzen du. Hauts hori, lorearen parte arra da. Erleek loreen nektarra xurgatzean dutenean, hanketan dauzkan orrazi batzuen bitartez, polena biltzen dute. Polena eta nektarra nahasten dituzte gero, bi bolatxo sortu arte atzeko hanketan.
Erlezainek, produktu hori biltzeko, erlauntzean sarrera berezia jartzen dute, txikixeagoa dena, erleen polena askatu dezaten, jasotzen errazagoa izan dadin. Polen hori egunero bildu eta tenperatura hotzean mantentzen da.
3. Ezti kiloko lana
Ezti kiloa osatzeko, gutxi gorabehera, 2500 erleren lana behar da. Ezti kilo bat osatzeko… zenbat kilometroko hegaldiak dira beharrezko?
Erleek eztia sortzeko ez dute lan makala eta, horregatik, talde lan sendoa burutu behar dute. Bakoitzak egunean 10-15 hegaldi egiten ditu beharrezko polena biltzeko, 40-100km arteko hegaldiekin. Horrela, denera 2500 erle inguru beharko dira kilo bat ezti osatzeko. Ez al da ikaragarria? Hau da hau lan itzela!
4. Baina… argizaria nola sortzen da?
Erleak gurin bat dauka abdominal aldean, eta hortik sortzen da argizaria, gero moldeatu eta panelak edo koadroak egiteko erabiliko duena. Bazenekien, gainera, argizaria produzitzeari San Juan egunaren bueltan uzten diotela? Eta handik aurrera, lehenagotik sortutakoa moldeatu egiten dute.
Gure larunbateroko azokan topatuko dituzu bi gazte hauen produktuak! Bitartean, Instagrameko @balerdipeko kontuan izango duzu hauen berri.
Eta badakizu, gure hileroko ikastaro eta bisita gidatuetan parte hartu nahi baduzu, egin zaitez Azoka Laguna eta irakurri gure osteguneroko newsletterra!