Eta barrubetea ere nahi den modukoa izango da: kremazkoa, txokolatezkoa... Goxuarako euskal pastelaren lehiaketarako prestatzen has zaitezen, errezeta eta bitxikeriak dakartzagu gaur: BIDEO ETA GUZTI!
Begi hutsez zaila dirudien arren, trikimailu erraz bat dago euskal pastel bat zati bat moztu aurretik barrubetea zein den jakiteko. Baina, hori bai, tradizioari leial zaizkienen kasuan bakarrik balioko du.
Ohituraren arabera, Lauburu batek markaturiko pastelak gerezi beltzeko marmeladaz beteta daudenak dira, eta goiko aldean marrez osatutako patroia erabiltzen da pastel-krema dutenentzat.
Guk, kasu honetan, EGUZKIA Elkartearen kremaz betetako Euskal Pastelaren errezeta jarraituko dugu.
Osagaiak
(6 pertsonarentzat)
Orea egiteko: 300 g. irin 3 gatz pittin 120 g. gurin 200 g. azukre 2 arrautza 2 koilarakada ron edo banilla Legami lehorreko pakete bat | Krema egiteko: 1⁄2 L esne 4 arrautza 125 g. azukre hauts 40 g. irin 2 koilarakada ron 1-2 banilla baina |
Ikusi bideoa:
Pausoz pauso:
1. Orea prestatzea
2. Krema prestatzea
3. Tarta muntatzea
4. Kontserbatzeko
Datorren larunbatean (urriaren 29an) Tolosako GOXUA azoka bereziaren baitan postre lehiaketa antolatuko da, eta bi modalitate egongo dira: sagar tarta eta euskal pastela. Behin errezeta edukita, animatuko zara lehiaketan parte hartzera? EMAN IZENA LEHIAKETAN HEMEN KLIK EGINDA!