Espinakez gozatzeko, tradizio handiko errezeta - Tolosako Azoka

Espinakez gozatzeko, tradizio handiko errezeta

#Errezetak
Espinaka eta pinazi errezeta honekin, plater laguntzaile ezberdin eta zaporetsua ekarriko duzu mahaira, oso osagai gutxirekin gainera. Prestatzeko azkarra bezain erraza da, eta bere zapore kontrasteak harrituko zaitu.

Dieta orekatuak ez du aspergarria izan beharrik, baina badakigu zaila izan daitekeela ohiko errezetetatik ateratzea, geure buruari aukera berriak ematea. Are gehiago, berria eta egiten erraza izatea. Horretan laguntzeko egiten ditugu hileroko errezetak, hain zuzen, hau bezalakoa.

Errezeta: Espinakak pinazi eta baratxuriekin

Osagaiak (4 perts.)

1200 g. espinaka
Eskukada bat pinazi
6 baratxuri ale
Olioa
Gatza

Jarraibideak

  1. Lehenengo eta behin, ondo-ondo garbitu espinakak eta ondoren zatitxotan egin.
  2. Oliba olioa zartagin batean berotzen den bitartean, baratxuriak fin-fin moztu.
  3. Behin bero dagoenean, baratxuriak eta pinaziak bota; pare bat minutuz su motelean berotu, egurrezko koilara batekin mugitzeari utzi gabe.
  4. Segidan, espinakak garbitu, zatitu, eta kontu handiz gehitu zartaginera.
  5. Sutan pare bat minutu gehiagoz utzi eta… hortxe platera!