Joan den azteazkenean aurkeztu eta martxan jarri zen Azoka Lagunak egitasmoa. Egun berean ireki zen online izena emateko epea, eta larunbatean banatu genituen Azokako poltsak, Tolosako Trianguloa plazan kokatu zen postuan.
Astebetean, argi geratu da asko garela azokaren alde egiten dugunak.
1.000 izen-emate baino gehiago izan dira dagoeneko. Asko izan ziren postuan bertan izena eman zuten azoka lagunak; baita beren poltsen bila joandakoak ere. Hain izan da arrakastatsua ekimena, non aurreikuspen guztiak gainditu eta izena eman zuten guztiei oparitzen zitzaizkien poltsak agortu ziren.
Oraindik izena eman edota zure poltsa jasotzeko aukerarik izan ez baduzu, lasai: Izena emateko aukera dago oraindik webgunean, eta 1.000 poltsa gehiago eskatu ditugu, guztiontzat poltsa bana izan dadin. Urriaren 31n berriz banatuko ditugu, Trianguloa plazan.
Ekimenak izan duen harrera ikusita, Tolosako Azoka osatzen dugunok gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.
Eskerrak, bertan erostearen konpromisoa azaltzeagatik; inguruko baserriak sustatzeagatik; baita belaunaldi aldaketa bat bermatzeko gure alea jartzen laguntzeagatik eta mundu jasangarriago baten alde egiteagatik ere. Finean, eskerrik asko Tolosako Azoka babesten eta sustatzen dugunon kluba osatzeagatik.