[Ikastaroa] Bigarren atala: landaketak - Tolosako Azoka

[Ikastaroa] Bigarren atala: landaketak

Ongi etorri etxean baratza txiki bat jartzen ikasteko kurtsora!

Gaurkoan, ikastaroaren bigarren atalarekin gatoz: nola landatu barazki eta loreak? Prestatu eskuak zikintzen hasteko!

Atzo, baratze bat jartzeko jakin beharreko guztiak ezagutu genituen eta landaketarekin hasi aurretik beharko ditugun material guztiak zerrendatu genituen. Joan zarete Berdura Plazara landatu nahi dituzuen barazki eta landareen kimuak erostera? 😍

Gaurko bideoetan, Ainitzek barazki eta landare hauek landatzen erakutsiko digu, banan-bana: letxuga eta tipulinak, marrubiak, tomatea, piparrak, kalendula, albahaka, ezkaia, kalabazina eta frutarbolak. Badakizu zein lorontzi behar duzun bakoitzerako? Ikusi, ikusi!

Eta gogoratu bihare hirugarren eta azken atala jasoko duzula: nola zaindu landatutako barazki eta loreak uzta eder bat jasotzeko, eta ikasi etxean egiteko moduko erremedioak prestatzen.


AURKIBIDEA:

  1. Ezagutu Fraisoro Eskola
  2. Hasi baino lehen… ezagutu Ainitze eta jarri testuinguruan
  3. Zergatik jarri baratza?
  4. Beharrezko materialak
  5. Nola landatu: letxuga eta tipulina
  6. Nola landatu: marrubiak
  7. Nola landatu: tomatea, piparra, kalendula, albahaka eta ezkaia lan-mahaian
  8. Nola landatu: kalabazina
  9. Nola landatu: frutarbolak eta loreak
  10. Zainketa eta erremedioak

Ikastaro guztiak Fraisoro Eskolan grabatu ditugu (eta eskerrak eman nahi dizkiegu!), eta Ainitze Sala lazkaotarra da gure irakaslea. GOZATU EZAZUE BIDEOKIN, ETA EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO IDATZI MEZU BAT lagunak@tolosakoazoka.eus HELBIDERA.

______


5. Bideoa: NOLA LANDATU LETXUGA ETA TIPULINA

___

___


6. Bideoa: NOLA LANDATU MARRUBIAK

___

___


7. Bideoa: NOLA LANDATU TOMATEA, GINDILLA, KALENDULA, ALBAHAKA ETA EZKAIA

___


8. Bideoa: NOLA LANDATU KALABAZINA

___

___

9. Bideoa: NOLA LANDATU FRUTARBOLAK ETA LOREAK

___

___

Bihar gehiago!