Larunbatero-larunbatero egiten den azoka da Tolosakoa, (ia) hutsik egin gabe. Herriaren hauspo eta elkargune, Zerkausian biltzen dira dozenaka herritar, ekoizle eta bisitari. Josefa, Joxe Angel, Amparo, Joakina, Luis, Patxi eta beste askoren, nahiz euren aurretik zeuden guztien eguneroko lanaren emaitza da. Orduak eta orduak lanean, esku, bihotz eta buru, lurrari, baserriari, animaliei eskainiz.
Uzturre, Hernio, Txindoki, Erroizpe, Otsabio edota Ipuliñoren magalean ekoiztutakoak dira ondoren saltzen diren produktu gehienak: urtaroekin batera aldatuz doazen koloreak.
Jaso Tolosako Azokaren informazioa hilero zure postontzi elektronikoan eta eraman erosketetarako boltsa esklusibo bat opari!
*Izakinak agortu arte