Fruta bezalako elikagai galkorrak kontserbatzeko beharrak bultzatuta hasi ziren egiten antzinako Erroma, Grezia eta Txinan. Gerora, ez da jakina noiz eta zergatik hasi ziren erabiltzen Eguberrietako postreetan. Elezahar batzuen arabera, Errege Magoek euren tunika eta koroetan zituzten bitxiak irudikatzen dituzte.
Gaurko artikuluan, bere ezaugarriak azaltzeaz gain, fruta nola antzigartu ikasiko dugu, une honetan Azokan aurki ditzakegun sasoiko frutak erabilita.
Hasteko, azalpen bat: fruta konfitatua, glasatua eta antzigartua terminoak erabili ohi dira, baina ez dute esanahi bera. Guztiek dute, ordea, ezaugarri bat amankomunean: ezer baino lehen azukre-almibarrean egosten dira, uraren zati handi bat ateratzeko, baina bereizi egiten dira ondoren ematen zaion trataeraren arabera:
Era guztietako frutak antzigartu daitezke: laranjak eta mandarinak, udareak, kiwiak, kalabaza, meloia, limoiak, mahatsak eta hezurrik gabeko gereziak, melokotoia, anana, pikuak… Nahierara antzigortu daitezke, gainera: zurituta, azalarekin, osorik edo zatitan.
Kasu honetan, orain Azokan aurki ditzakegun frutak aukeratu ditugu: anana, kiwia, laranja edo sagarra.
Prozesuak, konplikaziorik ez badu ere, denbora eta pazientzia eskatzen ditu. Batez ere, garrantzitsua delako frutak ez nahastea eta bereizita prestatzea, eta ondoren, itxarotea.
Horiek kontserbatzeko gomendio bat: behin fruta antzigartu ondoren, letoizko kaxa batean gorde daitezke, argitan egon ez daitezen. Leku fresko batean gorde behar dira, berotik urrun.
Orain badakizu, etxean probatzera. Hori bai, galderetan galderena: frutak jan edo albo batera uzten dituzun horietakoa zara? 😝