Eta orain, postrea: etxean egiteko hiru gozoren errezetak - Tolosako Azoka

Eta orain, postrea: etxean egiteko hiru gozoren errezetak

#Azoka lagunak #Errezetak #Produktuak
Gaurko artikuluan, Tolosako Azokako produktuekin egin ditzakezuen 3 postre proposatzen dizkizuegu, Eguberrietako otorduei ukitu gozoa emateko.

Asko izan zineten joan den asteko ikastaroan parte hartu zenuten Azoka Lagunak. Eguberrietan egiteko moduko 3 plater egiten ikasi genuen bertan, eta gaurkoan, plater horiei ukitu gozoa emateko 3 gozoki egiteko errezetak proposatzen dizkizuegu.

Gogoratu errezeta hauek egiteko eztia, arrautzak, irina eta hurrak Tolosako azokan eros ditzakezuela.

  • Almendradun turroia (gogorra):

Osagaiak (4 lagunentzat):

– Eztia: 130gr.

– Azukrea: 100gr.

– Glass azukrea: 50gr.

– Almendra gordina: 225gr.

– Arrautza-zuringoa: 1

– 2 olata

  1. Zartagin batean almendrak txigortu ekilore olio apur batekin.
  2. Burruntzali batean eztia berotu likido geratu arte.
  3. Eztiari azukrea gehitu. Nahasketa trinko bat geratu arte ondo nahastu eta sua itzali.
  4. Arrautza-zuringoari glass azukrea gehitu eta merenge-trinkotasuna hartu arte irabiatu.
  5. Gainazal lau batean olata bat jarri.
  6. Eztia, merengea eta almendrak nahastu eta olataren gainean zabaldu.
  7. Beste olata nahasketaren gainean jarri eta hozten utzi. Hozten denean gogor geratuko da eta jateko prest izango da!
  • Hur-polboroiak:

Osagaiak (20 unitaterentzat):

– Gari-irina: 200gr.

– Glass azukrea: 115gr.

– Hurrak: 100gr.

– Anisa: 2 koilarakada

– Txerri-gantza: 100gr.

  1. Gari-irina 30 minutuz labean jarri 130º-tan.
  2. Hurrei oskola eta azala kendu, eta hauts bihurtu arte ehotu.
  3. Gantza, anisa eta glass azukrea nahastu, eta irina eta hur ehotuak gehitu.
  4. Nahasketa orea uniforme bat osatu arte nahastu eta hozkailuan sartu, film-paperean bilduta, 30 minutuz.
  5. Labe-erretilu batean labe-papera jarri eta orea zati txikitan banatu.
  6. Polboroiak 12 minutuz labean sartu 160º-ra.
  7. Hozten utzi, apaintzeko glass azukrea gehitu, eta prest!
  • Mazapanak:

Osagaiak:

-Almendra ehotua: 200gr.

-Glass azukrea: 200gr.

-Arrautza 1

  1. Almendra ehotua eta glass azukrea nahastu.
  2. Arrautzaren zuringo eta gorringoa bereiztu.
  3. Zuringoa almendrari eta azukreari gehitu, eta orea homogeneo bat geratu arte nahastu.
  4. Labeko erretilu batean labeko papera jarri.
  5. Mazapan orea zati txikitan banatu eta nahi dituzun formak eman.
  6. Labea 200º-tan berotu.
  7. Arrautza-gorringoa irabiatu eta mazapanak harekin margotu.
  8. Mazapanak 2 minutuz laberatu, hozten utzi, eta jateko prest izango dira!