Hiru ez, bost gune daude orain
Azken hamarkadetan hiru lekutan kokatu da azoka: Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herria Plazan. Orain bi leku gehiago daude: Trianguloa eta San Frantzisko pasealekua.
Sarrera eta irteera
Zerkausian, Berdura Plazan eta Euskal Herria plazan, sarrera eta irteera puntuak daude. Jarraibideak errespetatu:
Segurtasun neurriak
Tira, kalean erabiltzea beharrezkoa da, baina gogoraraztea ez dago soberan: musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Eta, guztion segurtasunerako, gogoan izan 1,5 metroko tartea errespetatu behar dela.
Izan berdeago!
Gazteleraz beste esanahi bat izan badezake ere, ez gara horretaz ari. Ohitura jasangarriak izateaz ari gara, ingurumena babesten lagun dezagun. Erabili poltsa berrerabilgarriak, Azoka Lagunen poltsak bezalakoak, adibidez. Arrautzak erosteko, ekarri etxetik kaxa huts bat. Gazta, irasagarra, edo antzerakorik eramateko, berriz, ekarri ontziak etxetik eta beteta eraman.
Azokara etortzea, azokakoa jatea bezain osasuntsua eta segurua baita. Egin bertakoaren alde!