Xabier 92. urtetik dago azokan, eta amarekin hasi bazen ere orain bakarrik dago postuan. Astero etortzen da Albizturtik barazkiak eta arrautzak hartuta, eta garaia iristean sagarra ere izaten du salgai. Ez du negutegirik barazkiak hazteko, eta arrautzak ere libre dabiltzan oiloenak dira. Baina berezitasunaz galdetzean aitortu du jendea propio joaten zaiola letxuga erostera.