Sergio Sanchez Prieto azokan postua jartzen duen familiako bigarren belaunaldikoa da. Berak bost urte daramatza, baina aita duela 35 urte ere etortzen zela dio. Gaur egun, bi lankiderekin aritzen da postuan, mota guztietako jantziak saltzen, batez ere kalerako kirol arropa. Tolosako azokara gustura etortzen dela dio (Ordizian eta Beasainen ere ibiltzen da), jendea ohituta dagoelako larunbateroko buelta egiten.