Postu honek dagoeneko hiru belaunaldi ikusi ditu, eta Robertok berak 50 urte baino gehiago daramatza Euskal Herria Plazako txokoan, 14 urte zituenean hasi baitzen aitari laguntzera etortzen. Berak kalitatezko produktua saltzen duela dio: mota desberdinetako hestebete, txerriki eta gaztak ekartzen ditu, bai bertakoak eta baita ere Salamanca edo Extremadura ingurukoak. Bezeroak betikoak eta konfiantzazkoak dira, eta berari erosten omen diote badakitelako genero ona erabiltzen duela.