Postu familiar honek lau belaunaldi daramatza Tolosako azokan, duela 100 urte ingurutik etxeko eta sasoiko produktuak saltzen. Baratzean ahal den botika gutxien erabiltzearen aldekoak direla diote, produktua ahalik eta naturalena izan dadin.
Zumetarrek uste dute betiko bezeroak nahiz berriak ere kalitatezko produktu bila hurbiltzen direla beraien postura, inork gutxik galdetzen baitu ezeren prezioa.