Patxi Izagirre “Montes” - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Patxi Izagirre “Montes” 4. postua

Patxi Izagirre “Montes”

Azokako posturik zaharrenetakoa da, zehatz-mehatz 164 urte baitaramatzate Montes baserrikoek Tolosako plazan. Den-dena Ibarran dauzkaten lurretan lantzen dutela dio Patxik, garaian garaikoa. Gainera, inon baino produktu hobea omen dago azokan, eta beste inon baino merkeago.
Jendea bereziki hurbiltzen da postu honetara tomatea erostera, udako urre gorria, eta aipatzekoak dira baita ere porru eta tipula landareak.

  • Montes baserria,
    Ibarra
  • Barazkiak
    Loreak
    Landareak