Nestor Errasti - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Nestor Errasti 26. postua

Nestor Errasti

Duela 5 urte, langabezian geratu ostetik, baratzegintzan hasi zen Nestor, eta harrezkero hasi zen Tolosako azokara etortzen. Bertako barazki ekologiko eta biologikoak saltzen ditu, garaian garaikoa, eta dauzkan barazki guztietatik ekartzen du zerbait larunbatero, barietatea eskaintzeko asmoz.
 Beretzat bezero finkoak izaten hastea izan da gakoa, eta pixkanaka lortzen ari dela dio. Sare sozialetan Facebook erabiltzen du gehienbat (Nestor Errasti) eta etxerako banaketak ere egiten ditu.

  • Gaintxurizketa,
  • Barazkiak