Maria Luisaren familia duela 40 urte inguru hasi zen postua jartzen; lehenbizi aita, tartean izeba, eta orain Maria Luisa bera etortzen da senarrarekin. Lekaleekin hasi ziren arren, salgaiak ugaritu eta aldatzen joan dira pixkanaka, eta orain denetik dute. Fruitu lehorrak kanpotik ekartzen dituzte, esaterako mahaspasak Frantziatik, baina kontserbak, eztia eta beste hainbat produktu bertakoak direla dio.