Maria Angeles Estanga - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Maria Angeles Estanga 21. postua

Maria Angeles Estanga

Arbizuarra da Maria Angeles (nabarituko duzue, bere familiak ekoitzitako txerrikiak ekartzen baititu), eta Astigarragan dauka janari banaketa biltegia gainontzeko produktuentzat. Familian egiten zituzten txerrikiekin hasi ziren, eta eskaintza zabaltzen joan ziren ondoren. Postu familiar hau bigarren belaunaldiak darama gaur egun, eta batik bat arrautzak saltzen dituzte; jendeak libre dabiltzan oiloenak eskatzen dizkie gehienbat, baina Mª Angelesek dio granjakoak ere oso onak direla, baldin eta oiloaren elikadura egokia bada, gaur egun granjan bertan ere izaten dutelako ibiltzeko lekua. Arrautza kalitatezkoa den ala ez berehala antzematen dela esaten du: gorringoaren kolorea, zuringoaren trinkotasuna… eta zaporea, jakina.

  • Beheko-txulokoa baserria,
    Arbizu
  • Arrautzak
    Esnekiak