Tolosan bertan hazitakoak dira Jose Luis eta Mª Luisa Aginaga. Egunero-egunero jartzen dute postua Zerkausian, astean txikixeagoa eta asteburuan ondo hornitua. Guztira 100 urte baino gehiago daramatza familiak zeregin honetan. Negurako ofizio gogorra dela diote, batez ere astean jende gutxi ibiltzen delako, baina ezin etsi etorri gabe. Denetik izaten dute postuan, baina jendeak batez ere azkar egiten diren produktuak nahi izaten omen ditu, entsaladarako tomate eta letxugak eta halakoak, lan handirik ematen ez dutenak.