Joxepa Mujika Gaztañaga - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Joxepa Mujika Gaztañaga 3. postua

Joxepa Mujika Gaztañaga

Joxeparen familiak hiru belaunaldi daramatza Tolosako azokan, baina ez dira urte osoan etortzen. Postu honetako espezialitateak udazkeneko produktuak direnez, garai horretan bakarrik etortzen dira, eta salgaiak agortutakoan bukatzen dute denboraldia hurrengo udazkenera arte.
Lizarreta-errota baserriko postuan Errezil-sagarra eta babarruna aurkitzen dira gehienbat, garaiari dagozkion barazkiren batzuekin batera.

  • Lizarreta-errota baserria,
    Errezil
  • Barazkiak
    Fruta
    Babarrunak