Josefa Iraola Bengoechea - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Josefa Iraola Bengoechea 16. postua

Josefa Iraola Bengoechea

Joxepi zortzi urte zituenetik etortzen da azokara, amaren eta aitaren aldetik, bietatik baitzetorkion horretarako ohitura. Guztira 60 urte baino gehiago daramatza. Etxeko barazkiak ekartzen ditu postura, botikarik gabe haziak, eta asko ez bada ere denetik ekartzea gustatzen zaio. Bere baratzeko onenaz galdetuta, esaten du porrua eta baina saltzen dituela gehien. Amak erakutsi omen zion baratza lantzen, horixe omen da duen titulua, eta horregatik daki ondo zein garaitan zer landatu.

  • Arzabalza Baserria,
    Tolosa
  • Barazkiak
    Fruta
    Arrautzak
    Perretxiku eta onddoak
    Loreak