Amatriaindarrak duela 10 bat urte hasi ziren euren postua jartzen Tolosan, inguruko fruta saltzaileek eskatuta. Postu desberdina da, eta jende asko erakartzen du.
Nafarroako piperrak bakarrik saltzen direla dio Jose Luisek. Batzuek gordinik eramaten dituzte, besteek dagoeneko potean edo hutsean bilduta, baina gehienei erosi eta momentuan erreta eramatea gustatzen zaie, horixe delako postu honen berezitasuna.