Jose Antonio Aizpuru - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Jose Antonio Aizpuru 10. postua

Jose Antonio Aizpuru

Hiru belaunaldiko tradizioari eutsiz, Mugarrieta baserriko Joxe Antoniok udazkeneko produktuz betetzen du bere salmahaia. Guztira 80 urte izango dira familia datorrenetik. Izaten du babarruna eta intxaurra, baina sagarra du produktu garrantzitsuena. Sagarrondoak zaintzea urte osoko lana dela dio, nahiz eta uzta garaian izaten den neketsuena. Gainera, aurten lehenbizikoz hazkuntza ekologikoa egiten animatu da. Barietate desberdin askotako sagarrak eskaintzen ditu, bai bertakoak (Errezil-sagarra batez ere) eta baita ere bertan txertatuta dauzkan kanpoko barietateak (Topac, Jumbo…)

  • Mugarrieta,
    Errezil
  • Barazkiak
    Fruta
    Arrautzak