Ignacia Zugastiren semea den Bittorrek nabari du nondik datorren. Salmahaia Errezil-sagarrez eta harekin eginiko gozokiz beteta izaten du, garaia iritsitakoan. Noiz etortzen den galdetuta, urtearen arabera aldatzen dela dio, bi urtean behin izaten baita sagar urtea. Sagarra ugari denean, udazkenetik hasi eta apirilera arte etortzen da, eta urri denean, berriz, negu partean agortzen zaio generoa.