Gervasio Perez Lapeña - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Gervasio Perez Lapeña 23. postua

Gervasio Perez Lapeña

Gervasio 18 urterekin hasi zen saltzaile lanetan, aitaren bideari jarraituz. Azokako postuan egotea batzuetan gogorra dela dio, batez ere eguraldi txarra dagoenean, baina jendearekin berriketa eginaz errazago pasatzen dela. Nafarroako hainbat azokatan jartzen du postua, eta hortik kanpo Tolosara bakarrik etortzen omen da. Bere esanetan, fruta eta barazki saltzaile gehienek produktu ona izaten dute, sasoikoa eta kalitatezkoa, eta horregatik bezeroarekiko tratuari ematen dio garrantzia.

  • Alfaro
  • Barazkiak
    Fruta